Mendetan zehar ezagutua izan da Korea “Goizeko lasaitasunaren herrialdea” ezizenaz, baita “Eremiten Erresuma” ezizenaz ere, XIX. Mendearen amaiera arte iraun zuen Joseon izeneko dinastiaren garaian kanpoko munduarekin harremanak edukitzeari uko egin ziolako. Isolamendu hori hortxe egon bada ere, Korearentzat garrantzia handikoa izan da bere kokapen geografikoa, inguruan auzokide handiak (Txina, Japonia edo Errusia) izan dituen penintsula batean, hain zuzen ere. Etengabeko erasoek eta inbasioek ez zieten kendu korearrei gaur arte bizirik iraun duen eta XX. mendean sortutako joera berritzaileekin modu egokian nahasia iritsi zaigun kultura eta zibilizazio aberatsa garatzeko aukera. Gaur egun, Hego Koreak ezezaguna izaten jarraitzen du bidaiari gehienentzat, ezer gutxi baitakite herrialde horretaz komunikabideetan zehar iristen zaizkigun Ipar Korearekiko harreman korapilatsuez gain. Prestatu dugun ibilbideari esker, mendebaldeko bisitari gutxi jaso ohi dituen herrialde honen zati handi bat zeharkatuko dugu, eta bidean bisita kulturalak eta bertako parke nazionaletan zehar egindako ibilaldiak tartekatuko ditugu.
• Seul: modernitatea eta iragan aberatsaren arteko kontrasteak • Suwongo harresi erraldoia • Seoraksan P.N.ko paisaia menditsua, itsasotik gertu • Hahoe eta Yangdong herri ohoretsuak • Haein-sa, Koreako Tripitaka-ren egoitza nagusia • Gyeongju, Shilla erresumako antzinako hiriburua • Busan modernoaren hiri-paisaiak • Halleyko Itsas P.N. osatzen duten ehunka uharteetako ikuspegi ederrak • Hwaeom-sa-ko tenplu budistaren egunerokotasuna • Jirisan P.N.ko baso ikusgarrien artean, oinez • Jeonju auzo zaharra oinez bisitatuz • Maisan P.N.ko Tap-sa-ko eskultura misteriotsuak • Koreako paradisu tropikala den Jeju uharteko sumendi-paisaietan barrena, oinez.
Seulerainoko hegaldia –Seoraksan P.N. –Hahoe –Haeinsa –Gyeongju –Busan –Tongyeong –Jirisan P.N. –Jeonju –Maisan P.N. –Jeju –Seongsan –Seogwipo –Seul.
Ibilbide hau Hego Korean murgiltzeko eta Asiako herrialderik ezezagunetako bat gertutik ezagutzeko pentsatuta dago. Seul hiriburuan, garraio publikoko sare zabala erabiliko dugu joan-etorrietarako. Gainerakoan, autobus pribatua izango dugu garraiobide eta Jeju uhartera joateko eta itzultzeko barruko bi hegaldi hartuko ditugu. Ibilbidearen zati handi batean turista-mailako hoteletan hartuko dugu ostatu, baina gau bat monasterio budista batean emango dugu, monjeen bizimodua gertutik ezagutuz. Korearrei mendira joatea, oinez, asko gustatzen zaie eta herrialdeko parke nazionaletako batzuk oinez ezagutzeko aukera izango dugu, bertako bide eta bidexken sare zabala aprobetxatuta. Banoako gidaria.
- Seulerainoko joan- etorriko hegaldi erregularra.
- Barruko 2 hegaldi: Gwangju- Jeju eta Jeju- Seul.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Ibilbide osoan (Seulen izan ezik), autobus pribatuko garraioa.
- Metro- txartelak Seul eta Busanen ibiltzeko.
- Ibilbide osoan, turista- mailako hoteletan hartutako ostatua (lo eta gosaria*), birentzako geletan (bainugelarekin). (ikusi oharra baldintza orrian).
- Hwaeomsan, tenplu budista batean egingo dugu lo.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak*(ikusi oharra baldintza orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren museo, monumentu eta bestelako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 20 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: urr. 10.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik
Prezioa : 4.660 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.