Azken urteotan Venezuelan bidaiatzea ez da lan erraza izan, baina beti pentsatu izan dugu ahaleginak merezi duela, eta itzultzeko garaia iritsi dela uste dugu, herrialde ikusgarria delako, ikaragarrizko natura duena, nahiz eta turismoa sektore garrantzitsua ez izan, aspalditik bereziki zainduta izan ez dena ezta ere.
Venezuela krisi politiko luze bati, bahiturei eta hiperinflazio krisi betierekoari aurre egiten saiatzen ari da. Testuinguru politiko eta ekonomiko hain konplexu horren erdian, herrialdea pixkanaka suspertzen saiatzen ari da.
Gaur egun ez da erraza herrialde barruan mugitzea, azpiegiturak, oro har, oso hondatuta daude, ez dago barruko hegaldi askorik, eta ostatu eta bestelako zerbitzu turistiko asko itxi egin dira. Hori dela eta, ibilbide errealista proposatzen dugu, nahiz eta jakin herrialdeak badituela ikusteko moduko beste leku batzuk orain albo batera utzi behar ditugunak. Bere natura ikusgarriaz gozatzeko ibilbide hau proposatzen dizuegu.
Hasteko Henry Pittier Parke Nazionala bisitatuko dugu, eta atseden egun batzuk emango ditugu hango hondartza paradisiakoez gozatzen. Orinokoko deltaruntz jarraituko dugu eta, azkenik, Canaima P.Nera bidaiatuko dugu. Canaima gure zain dago, bere tepuy magikoekin, ibai emaritsuekin eta ur-jauzi handiekin; horien artean, “Salto Angel” izeneko ur-jauzi handia nabarmentzen da.
• Canaima P.N., non milaka urteko Tepuye-en artean nabigatuko dugun • Salto Angel ur-jauzia, egun osoko nabigazio aldiaren ostean ikusiko duguna •Orinokoko delta, warao indioen bizilekua • Henry Pittier P.N.: kakao-plantazioak, hondartzak eta ibaiak
Caracaserainoko hegaldia –Henry Pittier P.N. –Puerto Ordaz –Orinokoko delta Canaima P.N. –Salto Angel –Caracas.
Ibilbide osorako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu. Barruko hegaldiak: Caracas-Puerto Ordaz, Puerto Ordaz-Canaima eta Canaima-Caracas. "Curiaria" motako kanoak Canaimako Parke Nazionalean eta lantxak Orinokon. Hotel, ostatu eta kanpaleku turistikoetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.
- Caracaserainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
- Barruko hegaldiak: Caracas- Puerto Ordaz, Puerto Ordaz- Canaima eta Canaima- Caracas.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Ibilbide guztirako autobus pribatua.
- Hoteletan, ostatuetan eta kanpaleku turistikoetan lo egingo dugu, birentzako geletan eta gosaria barne.
- Pentsio osoa ia ibilbide osoan zehar (ikus oharra baldintza- orrian)
- Canaiman, hiru gau ostatu batean lo egingo dugu eta beste gau bat kanpalekuan, hamaketan lo eginez (pentsio osoa).
- Canaima P.N. bisitatzeko sarrera.
- Canaiman, Salto Angel ur- jauzia eta Kuravaina tepuya ikusteko irteerak, “curiara” izeneko ontzietan, bertako gidari eta materialekin.
- Orinokoko deltan, txalupetako joan- etorriak, txangoak eta pentsio osoa barne daude.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak eta edariak.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 15 egun
Taldea: 8 eta 14 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: abu. 3 / abu. 17.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.
Prezioa : 3.940 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.