Manaslu (8.163 m) planetako hamalau gailurrik altuenetako bat da. Piramide baten itxura du eta inguruan kultur giro berezi-berezia, hamalau gailurren talde berezi horretatik nolabait bereizteko izaera ematen diona. Pertsona batekin alderatuz gero, zuhurra dela esango genuke.
Urte askoan mendizaleen ohiko bideetatik kanpo egon da, eta oztopo burokratikoek eta logistikako arazoek zaildu egiten zuten Nepaleko urrutiko alde honetaraino iristea. Horrek guztiak ondorio positibo bat izan du, ingurua ondo kontserbatu dela baina hau guztia azkar aldatzen ari dela ere esan beharra dago.
Trekking zirkular honek mendi handi baten eta mendi horren inguruko mendien dimentsioetara eta paisaietara hurbiltzeko aparteko aukera ematen digu eta, aldi berean, ingurune latz baten erdian egunero bizimodua aurrera ateratzeko gogor borrokatzen duten eskualde honetako tibetar biztanleen kultur giroan, oraindik bere izaerari ederki eusten diona, sartzekoa.
Katmandu –Malekhu Bazaar –Dhanding –Soti Khola –Machha Khola –Deng –Namrung –Samagaon –Samdo –Bunthang –Tilije –Chanje –Besi Sahar –Katmandu.
Katmandutik abiatuko gara, hiriburua eta izen bereko bailara osoa ezagutzeko. Ondoren Soti Khola herrira joango gara, eta hortik 12 eguneko oinezko ibilbideari helduko diogu.
Trekkingak irauten duen bitartean, ibilbideko herrietako lodge-etan egingo dugu lo, eta zamaketari batzuek eramango digute ekipajea. Trekking osoan Banoako gidari bat izango dugu bidelagun.
- Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Nepalen sartzeko bisa.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Katmandu- Soti Khola eta Besisahar- Katmandu tarteetarako autobus pribatuko garraioa.
- Chanje eta Ngadi Khola arteko tokiko ibilgailu pribatuak.
- Turista mailako hotela Katmandun, (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
- Trekkingak irauten duen bitartean, lodge- etan lo egitea.
- Bidaiarien ekipajea garraiatzeko zamaketariak.
- Trekking- baimenak eta Annapurnetako Parke Nazionalerako sarrera.
- Manaslu eskualdeko eremu murriztura sartzeko baimen berezia.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak eta edariak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Iraupena : 20 egun
Trekk-egunak: 12
Trekking-maila: 2
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: urr. 2.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 2.490 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.