Seguruen ez da egongo gure imajinazioa hain gogor astintzen duen bestelako hitzik. Kongok abentura, magia, Afrika beltzaren mitoa… ekartzen dizkigu burura. Bidaiatzeko proposamen honek ibai hori du ardatz eta ibaian zehar nabigatzera gonbidatzen zaitu.
Basatia, lilura-sortzaile, primitiboa, enigmatikoa, eta kontinente beltzaren historiarik dramatikoena duena, geografiaren ikuspegitik konpondu gabe jarraitzen zuen azken enigma izan zen, XIX. mendearen amaiera aldera arte, hain zuzen ere, eta gaur egun ere oraindik guztiz ezezaguna da Kongoko “oihan” ekuatorialaren zati handi bat.
Bidaia erakargarri honek 6 egunez ibai handian zehar nabigatzera eramango gaitu. Bidean ibaiertzeko herrixketan kanpatuko dugu eta 500 kilometrotik gora egingo ditugu, guztira, Lisala eta Mbandaka hirien artean. Bi hiri horietan, hain zuzen ere, zeharkatzen du ibaiak ekuatore-marra, Afrikarik amestuen eta misteriotsuenean. Livingstone doktorearen edo Stanley esploratzailearen, besteak beste, lurralde liluragarria, Joseph Conrad idazleak bere Ilunpeen bihotzean liburu dramatikoan deskribatu ziguna.
OSO GARRANTZITSUA:
Kongora bidaiatzeak konpromiso handia eskatzen du, eta bertako ibai handian zehar nabigatzea ez da broma bat. Horregatik, bidaia hau aukeratu aurretik ondo pentsatu behar da zein bidaia mota aukeratzen den.
Kongo ibaian zehar nabigatzea Afrika beltzaren bihotzaren urrutiko parajeetan barrena ibiltzea da, era guztietako erosotasunei uko eginez (ur garbiko dutxak, komun egokiak, edari hotzak, otordu goxoak eta jateko kapritxoak, wifi zerbitzua, edota inguruan ospitaleren bat edukitzea, esaterako).
Toki honetara bidaiatzeak kanpatzea eskatzen du, bertakoekin hartu-emanak izateari beldurrik ez izatea, eguraldiaren gorabeherei eustea, pazientzia handia izatea eta bidaia seguruen gertatuko diren ezusteko ugariri aurre egiteko prest egotea.
Egoera horiei guztiak bidaiari izpiritu finkoz eta umore edo aldarte onez onartzeko prest ez bazaude, hobe beste bidaia bat aukeratzea, Kongotik urruti.
Horrela, modu apalean, baina gogor eta ezustekoei tinko aurre eginez, kontinente beltzaren urrutiko alde hau bisita dezakegu, amestutako Afrika mitiko hau, eta zalantzarik gabe bidaiak arrasto sakona utziko digu.
Oharra: Kongon sartzeko bisatua denboraz tramitatu behar da: kontuan hartu hori eta, etorri nahi baduzu, denboraz lotu bidaia hau.
• Kinshasa: Kongoko E.D.ko hiriburuko azokak eta museoak • Kinsukako ur-lasterrak • Bonoboen bizilekua, gizakiarengandik gertuen dagoen primatea • Herrixketako tokian tokiko azokak • Lisala: Mobuturen jauregia eta bertako azoka nagusia • Mbandakako erpin geodesikoa, ekuatorearen banalerroa zehazten duena • Eta bereziki, ibaian zeharreko zeharkaldi handia, ibaiaren inguruko bizimodua eta bazterretako herrixken egunerokotasuna gertutik ikusteko.
Kinshasarainoko hegaldia –Lisala –Bokoma –Ikongo –Bondinga –Mbandaka –Kinshasa.
Kinshasarainoko hegaldia. Kinshasan berriro hegazkina hartu eta herrialdearen erdi-erdian dagoen eta gure bidaiaren abiapuntua izango den Lisala hirira joango gara. Ondoren, Kongo ibaian zeharreko 6 eguneko nabigazioari helduko diogu, eta ibaiaren ondoko egingo dugu lo, kanpatuta, pentsio osoan. Bidaiaren gainerako zatian, turista-mailako hotelak eta oinarrizko hotelen bat tartekatuko ditugu. Nabigazioari Mbandaka hirian emango diogu amaiera, ibaian 500 kilometrotik gora egin eta gero. Berriro hegazkina hartu eta Kinshasara itzuliko gara. Nahitaezkoa da sukar horiaren aurkako txertaketa-ziurtagiria edukitzea. Ibilbidea gogorra da, eta egoera gogorrei aurre egiteko prest egon behar da. Ibaian zeharreko nabigazioan, bidaiarien egoera fisikoaren eta eguraldiaren arabera hautatuko ditugu bisitatu eta lo hartzeko herrixkak, haiek baldintzatuko baitute bidaiaren martxa. Ibilbidearen ezaugarriak ezagututa, ezusteko ugari egon daitezke bidean. Banoako gidaria.
- Kinshasarainoko joan- etorriko nazioarteko hegaldia.
- Kongoko Errepublika Demokratikora sartzeko bisatua.
- Hotel eta aireportuen arteko joan- etorri guztiak.
- Barruko 2 hegaldi: Kinshasa- Lisala eta Mbandaka- Kinshasa.
- Kinshasan, turista- motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria).
- Mbandaka hirian, hotel xumeko ostatua (lo egitea eta gosaria).
- Kongo ibaian zehar nabigatzeko txalupa pribatuko garraioa.
- Nabigazioak irauten dituen 6 egunetako pentsio osoa.
- Kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
- Ibaian zehar nabigatzeko eta herrixketan kanpatzeko baimen guztiak.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Bertako gidariak.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
- Zehaztu ez diren museo eta monumentuetarako sarrerak, edo “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren bestelako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
Iraupena : 14-15 egun
Taldea: 8 eta 12 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: ira. 4.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Oharra : Bilbo eta Madrilgo irteerak bezperan izango dira. Kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.
Prezioa : 4.980 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.