Foto Patagonia Udaberria   hego hemisferioan

Patagonia
Udaberria
hego hemisferioan

Patagonia
Udaberria
hego hemisferioan

Udaberri australa dator eta munduaren azken mugaren mitora hurbiltzeko sasoi egokia izan daiteke: Patagoniara.

Ibilbide paregabea eskaini nahi dizugu, paregabea iraupenari, edukiari eta edertasunari dagokienez, bertan mendiak, glaziarrak, basoak, ibaiak, sumendiak, uharteak... eta hori guztia fauna aberastasun izugarriarekin. 

Lurralde zabal hau Ozeano Barearen eta Andeetako mendikatearen artean dago, eta Hornos lurmuturrari esker Antartidatik gertu: kresal usaina eta marinelen istorioen oroimena.

Negu australa igaro berritan, Patagoniako basoetako bide-zidorretan barrena ibili, hondartzetako harearen gainetik paseatu edota mendi ikusgarriak ikusteko sasoirik onena da: Torres del Paine eta Fitz Roy, granitozko gailurrak glaziarrez inguratuta.

Emozio bera eragiten du lurraren mugaraino, Suaren Lurralderaino, hurbiltzeak, Beagle kanalean nabigatu eta benetan munduaren azken muturrean gaudela sentitzeak.

 

Ushuaiatik Trelew-ra joko dugu, hegazkina hartuta, Valdeseko Penintsula ezagutzeko: baleen eta beste hainbat animaliaren (itsas elefanteak, pinguinoak…) paradisua.

Eta bideari amaiera borobila emateko, Buenos Aires ezagutuko dugu, hiri horretako zalapartaz eta tangoen erritmoaz gozatzeko.

Interesguneak

• Villarrica lakua eta izen bereko sumendia, elurrez apaindua • Valdivia, Txileko zaporea • Huerquehue Parke Nazionala • Chiloe uharteko natura eta arkitektura koloniala • Magallaes eskualdea • Torres del Paine ikusgarriak, granitozko erraldoiak • Los Glaciares Parke Nazionala • Perito Moreno glaziarra • Ushuaia • Beagle kanala • Valdes Penintsulako fauna ikusgarria • Buenos Aires, Rio de la Plata ibaiaren ertzeko hiri kosmopolita.

Ibilbidea

Txileko Santiagorainoko hegaldia –Pucon –Huerquehue P.N. –Puerto Varas-Chiloe uhartea–Puerto Montt –Punta Arenas–Puerto Natales –Torres del Paine P.N. –Calafate –Los Glaciares P.N. –Ushuaia–Beagle Kanala– Valdes penintsula –Buenos Aires.

Zenbait datu interesgarri

Munduko azken mugetara bidaia, non klimak txangoak baldintza ditzakeen. Ezinbestekoa da sasoi fisiko onean egotea bidaiaz zein ibilaldiez gozatu ahal izateko. Bidaian garraio pribatua erabiliko dugu eta behin edo behin publikoa. Txilen bi hegaldi egingo ditugu eta Argentinan hiru, ibilbide luze honetan denbora irabazteko. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Santiagora eta itzuleran Buenos Airesetik.
    - Barruko hegaldiak: Santiago- Temuco, Puerto Montt- Punta Arenas, Calafate- Ushuaia, Ushuaia- Trelew eta Trelew- Buenos Aires.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus publikoko garraioa: Puerto Varas- Castro- Puerto Montt, Calafate- Chalten tarteetarako.
    - Hurrengo tarteetako garraio pribatua: Temuco- Pucon, Pucon- Puerto Varas, Quinchao uhartea eta Cucao, Punta Arenas- Puerto Natales eta Calafate, Paineko Parke Nazionala, Paine- Calafate, Perito Moreno Glaziarra bisitatzeko irteeran eta Chalten- Calafateko aireportua.
    - Huerquehue, Chiloé, Torres del Paine, Perito Moreno eta Tierra de Fuego Parke Nazionaletako sarrerak.
    - Beagle kanalean nabigazioa
    - Valdes Penintsulako eta Punta Tomboko pinguinoen ugaltzeko tokirako irteerak eta sarrerak
    - Turista- mailako hotel, ostatu eta aterpetxeetako gastuak birentzako geletan, gosaria barne (bainugela pribatuarekin).
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 25 egun

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: aza. 1 / aza. 6 / aza. 28.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Oharra : Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.

Prezioa : 4.980 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Patagonia
Udaberria hego hemisferioan
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT