Urre, gatz eta esklaboen merkataritzan ziharduten karabanen ibilbide handien ohiko pasabidea, Mauritaniak XXI. mendearen hasieran ere nomada sentiarazteko aukera ematen digu. Herrialde zabal-zabala, konplexua naturaren zein gizartearen arloetan, bertan basamortuak dena hartzen du bere baitan eta basamortuaren inguruko osagaiek dena baldintzatzen dute egunerokotasunean.
Bidaia honetan Mauritaniako basamortu zabalean zehar ibilbide luze bat egiteko proposamena egiten dugu. Nuakchot hiritik antzinako Nema hirirainoko bidaia egingo dugu, eta hiri horretan basamortuan sartuko gara, Tagant izeneko eskualdean zehar. Ondoren, basamortua zeharkatuko dugu, Tagant eta Adrad eskualdeetan zehar. Zeharkaldi gogor honen barruan karabanen ibilbideko lau hiri historiko ezagutuko ditugu, XI eta XII. mendeetan sortuak eta egun, hareaz erdi estalita badaude ere, Gizateriaren Ondare izendatuta daudenak: Oualata, Tichit, Chinguetti eta Ouadane. Hiri horiek osatzen dute bidaia honen hari nagusia. Bidaia hau aproposa da basamortua eta historia maite dituztenentzat.
• Nuakchot, haize-hiria • Nemarako errepidea, itxaropenaren ibilbidea • Oualata, arkitektura eta historia • Tichit, urrutiko oasi-hiri galdua • Tagant, basamortuko zeharkaldiaren magia • Tidjikjako palmondo-sail ikusgarria • Chinguetti, lslamaren zazpigarren hiri santua • Chinguettiko liburutegia • Ouadane, karabanen ibilbideko hiria • Guelb er Richat-eko kraterra • Terjiteko oasia.
Nuakchoterainoko hegaldia – Aleg –Kiffa – Ayoun el Atrous – Timbedra –Nema – Oualata – Tagouraret – Tichit – Leckcheb – Tidjika – Rachid – Taganteko zeharkaldia – Adrar – Chinguetti – Ouadane – Guelb er Richat – Terjit – Nuakchot
Nuakchoterainoko hegaldi erregularra. Ibilbide osoko 4x4 ibilgailuak. Hainbat ostatu-mota erabiliko ditugu: Nuakchoten, hotela. Nema, Chinguetti, Ouadan eta Terjit-en aterpetxea eta gainerakoan kanpatuta (8 gau). Nuakchotetik Nemarainoko bidea “Route de l’Espoir” izeneko asfaltozko 1.100 km-ko errepidean zehar egingo dugu. Eta hortik aurrera, ibilbidearen zatirik handiena harea edo hondarrezko bideetan eta egoera txarreko bideetan barrena joango da. Herrialdearen eta ibilbidearen ezaugarriak kontuan hartuta, ezinbestekoa izango da gerta daitezkeen ezustekoei aurre egiteko jarrera ireki eta positiboa edukitzea.
- Nuakchoterainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
- Mauritanian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- 4x4 motako ibilgailuak ibilbide osoan (3 pertsona ibilgailu bakoitzeko).
- Nuakchoten, turista- mailako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria).
- Neman oinarrizko- mailako hoteleko egonaldia (gau 1).
- Chinguetti, Ouadane eta Terjit- en, oinarrizko aterpetxeko ostatua, hiru gau (pentsio osoa).
- Kanpalekuko 8 gau (pentsio osoa). Prezioaren barruan sukaldaria, kozinatzeko eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
- Kanpatzeko banakako kanpin- denda.
- Ibilbidearen barruko arkeologia- aztarnategietarako sarrerak.
- Bidaia- baimenak.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 15 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: aza 16.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 2.650 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.