Kenya izenak berehala dakarkigu gogora animaliak ikusteko safarien irudia. Hala ere, guk oraingoan bestelako bidaia bat proposatu nahi dizugu: Turkana lakuaren inguruko paisaia handietako tribuak ezagutzeko bidaia eta amaieran Lamu uhartean, sekretu jada ezaguna Indiako Ozeanoan.
Kenyako parkerik onena –Afrikako animalia basatien gordelekurik onena den Masai Mara erreserba– ikusi ondoren, Rift bailaran barrena jarraituko dugu, Bogoria eta Baringo lakuak topatu arte: geyserrak, flamenkoak, hegazti-aniztasuna… Eta hortik hain ezaguna ez den eta ohiko turismo ibilbideetatik kanpo dagoen Kenyara joango gara. Turkana lakura iritsi nahi dugu, jade koloreko itsaso bat, sumendiz inguratuta, eta ertzetan planetako triburik isolatu edo bakartuenetako batzuen bizilekua: turkanak, gabbrak, rendillak edo azken emoloak. Jende gogorra, baina aldi berean ederra, ingurune latz eta gogor batera ondo egokitua, eta mende askotako kultura eta ohiturei eusten diena. Chalbi eta Kasuit basamortuak, paisaia aldakorra: harea, eremu lauak, oasiak, bakartutako etniak… bide eta kulturen bidegurutzea den Marsabit berdera heldu arte. Samburu-en herria zeharkatu ondoren, Nairobira itzuliko gara. Eta Nairobin hegazkina hartuko dugu ezkutatutako Lamu uharte paradisiakora: suahilien kultura, Indiako Ozeanoaren ertzean. Oinez egiteko egunak, arabiar kaleen labirintoan barrena, iragana gogoan, edo dhow txalupak hartu eta lasai nabigatzekoak eta snorkela egiteko.
• Masai Marako erreserba • Turkana lakua, sumendiak eta tribuak • Emoloak, lakuko azken etnia • Loyangalani, paisaiak eta jendeak • Chalbiko basamortua, gabbren oasia • Turkanak, samburuak, rendilak, Niloko etniak • Hells Gate Parke Nazionala, animalien eta arroilen artean, oinez • Bogoria eta Baringo lakuak, geyserrak eta flamenkoak • Maralal, mendiak eta jendeak • Marsabit, bidegurutzea • Samburuen herria • Lamu uhartea, swahilien kultura ukitu gabea • Dhow txalupan hondartzen artean nabigatzen eta iluntzean Indiako Ozeanoko ilunabarrak.
Nairobirainoko hegaldia –Masai Mara –Hells Gate P.N. –Naivasha –Bogoria lakua -Baringo lakua –Maralal –South Horr –Loiyangalani –Turkana lakua –Kalacha –Chalbi eta Kaisut basamortuak –Marsabit –Nairobi –Lamu uhartea –Nairobi.
Ibilbide oso handia eta osoa: paisaiak, fauna, kulturak, etniak. Masai Maran, sabai tolesgarria duen furgoneta txikiko garraioa. 4x4 motako kamioi egokitua, ibilbidearen gainerako bide guztirako. Nairobitik Lamurainoko joan-etorriko hegaldia. Nairobi eta Lamun hotel onak. Ibilbidearen gainerako tartean denda finkoetan, bandetan eta oinarrizko hoteletan egingo dugu lo (pentsio osoan). Ibilbide gogorra, bideen egoeragatik eta azpiegitura-gabeziagatik. Gogoan izan planetako tokirik bakartuenetako batera iritsi nahi dugula: Turkana lakua. Banoako gidaria.
- Nairobirainoko hegaldi erregularra joan eta itzulera.
- Hegaldia Nairobi- Lamu uhartea- Nairobi.
- Kenyan sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Masai Marako bisitarako, sabai tolesgarria duen furgoneta txikiko lur gaineko garraioa.
- Naroketik (4. eguna) Turkana lakuraino eta Nairobirainoko itzulera arteko garraioa, egokitutako kamioi batean.
- Ibilbidean zehaztutako parke nazional eta erreserba naturaletarako sarrerak.
- Turista- motako hotela (lo egitea eta gosaria) Nairobi eta Lamu uhartean (5 gau).
- Masai Maran, denda finkoetako egonaldia (2 gau), bainugela pribatuarekin eta pentsio osoan.
- Oinarrizko guetshousetako ostatua, birentzako geletan bainugela pribatuarekin Baringo lakuan, Maralalen eta Marsabiten (3 gau), pentsio osoan.
- Oinarrizko pentsiotako ostatua birentzako geletan baina bainugela amankomunarekin South Horren eta Elgarden (2 gau), pentsio osoan.
- Sukaldaria eta sukalderako gai guztiak (pentsio osoa) 2. egunetik 12. era bitartean (azken eguneko afaria izan ezik).
- Baringo lakuko txalupak, hegaztiak ikusteko, eta Turkana lakuko txalupak, emoloen uhartea bisitatzeko.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Herrixka, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Argazkiak eta bideo egiteko baimenak.
- Aire- tasak (Kontsultatu gure bulegoetan).
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 17 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: abu. 6 / ira. 6
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 3.680 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.