Foto Jordania Petra, Wadi Dana  eta Rum  basamortua

Jordania
Petra, Wadi Dana
eta Rum
basamortua

Jordania
Petra, Wadi Dana
eta Rum
basamortua

Jordaniak, neurriz oso zabala ez denez gero, egun gutxitan bisitatzeko aukera ematen du. Abantaila horri beste bat gehitu behar zaio, Jordaniaren hurbiltasun geografiko eta kulturala. Aberastasun arkeologiko handia du eta horrez gain Palestina zaharreko mendien edertasuna eskaintzen digu, Petra kasu, historiaz jantzita ere bai. Baita Rum basamortuko eta Wadi Danako paisaia ikusgarriak ere. Historia eta natura atsegin dituztenentzat, bidaia hau ezin aproposagoa da.

Interesguneak

• Itsaso Hila, gazitasun handiko urek ur gainean egoteko gaitasun berezia eskaintzen dutela • Basamortuko erregeen gazteluak • Wadi Dana Erreserbako paisaia bereziak, Jordaniako natur erreserba handienean • Madabako mosaikoak • As Salt, Giza Ondarea • Um Er-Rasas, erromatar, bizantziar eta musulmanen aztarnak • Petra, Arabiako antzinako hiri ikusgarria, nabateoen hiriburu izan zena • Rum eta basamortuaren edertasuna: arroilak, dunak, greseko mendiak... Lawrence Arabiakoa mitikoak ibilitako paraje ikusgarriak • Itsas Gorriko uretan, koralen artean, urpean igeri eginez.

Ibilbidea

Ammanerainoko hegaldia –Ajlun –Jerash –Basamortuko gazteluak –As Salt –Madaba –Um Er-Rasas –Itsaso Hila –Wadi Dana –Aqaba –Wadi Rum –Petra –Amman.

Zenbait datu interesgarri

Ammanerainoko hegaldia. Ibilbide osoan autobus pribatu txiki bat edukiko dugu, Wadi Rumen izan ezik, hor lur mota guztietako ibilgailuak erabiliko ditugu eta. Hoteletan lo egingo dugu, Rumen (akanpaleku pribatuan oheekin) izan ezik. Danan, Wadi Rum eta Petra inguruan oinez egiteko aukera izango dugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Ammanerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide guztirako autobus edo autobus txiki pribatuak.
    - Lur mota guztietarako ibilgailuak, Wadi Rumen.
    - Turista- motako hoteletako egonaldia, birentzako geletan (bainugela pribatuarekin) eta gosariarekin Amman, Madaba, Aqaba eta Petran.
    -  Danan, gau bat oinarrizko hotelean, birentzako geletan bainugelarekin (lo egitea eta gosaria).
    - Wadi Rumeko kanpaleku pribatuan 2 gau (pentsio osoan). (lozakua izan ezik).
    - Wadi Dana eta Wadi Rum Erreserbetako sarrerak.
    - Bidaia- asegurua.
    - Tokian tokiko gidaria.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo, monumentu eta gune arkeologikoetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 14 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: urr. 14 / aza. 15

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik

Prezioa : 2.100 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Jordania
Petra, Wadi Dana eta Rum basamortua
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT