Komunikabideen bitartez iristen zaizkigun Iran herrialdearen estereotipo faltsuak baztertu eta egungo Iran ezagutu nahi dugu. Islamdar iraultzaren ondorioak. Gizartea kontrolatzeko gaietan egin dituen gehiegikerien gainetik. Eta hortik haratago, Iranen bizi direnen eguneroko bizimodua, errealitatea, gogoak... herri eta kultura aberats eta atsegin baten egunerokotasuna. Mendebaldetik iristen diren bidaiarientzat kontraste handiko herrialdea gertatu ohi da Iran, islamaren tradizionalismoa eta mendebaldetik etorritako izpiritu modernoa elkartzen dituena. Eta sekulako monumentu ondarea duena. Politikoki mendebaldeko kulturaren ikuspegitik (batez ere emakumeen ikuspegitik) baloratzeko zail samar gertatzen den sistema politiko eta soziala gertutik ezagutzea ere komenigarria da.
• Teheran, hiri handiko sekretuak • Iran berdea: Arasbaran mendiak (Biosfera erreserba) • Kaleybar eta Babak-eko gaztelua, arabiarren Erdi Aroko inbasioari aurre egin ziotenen gotorlekua • Arax haraneko ibilbidea: armeniar elizak, gotorleku zaharrak, mendi-paisaiak, herrixka ikusgarriak… • XXI. mendeko Kurdistango taupada eta bertako herritxoak • Yazd hiriko alde zaharreko kalezuloak • Shiraz: poeten eta idazleen hiriari begirada • Shiraz: poeten eta idazleen hiria • Pertsepolis eta Naghsh-e Rostamgo mausoleoak: Persiako inperioaren distira • Esfahan, munduaren erdi-erdian: irandar arkitekturaren bitxi nagusia, hiri irekia eta atsegina.
Teheranerainoko hegaldia –Ardabil –Kaleybar –Tabriz –Nosratabad –Sanandaj –Kermanshah –Teheran –Kashan –Abianeh –Yazd –Kerman –Shiraz –Persepolis –Isfahan.
Barruko hegaldiak: Teheran-Ardabil eta Kermanshah-Teheran. Ibilbide guztian autobus edo autobus txiki bat izango dugu garraiobide (aire girotua). Ostatu-maila nahiko egokia izango dugu: oro har, turista mailako hoteletan egingo dugu lo, Kaleybar eta Nosratabad hirietan izan ezik horietan oinarrizko ostatuak baino ez daude eta. Herrialde honetan nahitaezkoa da jokabide eta jantzi kontuetan arau batzuk betetzea, hortik aurrera mugitzeko askatasun osoa izango dugu. Banoako gidaria.
- Turkish Airlines konpainiaren nazioarteko hegaldia, haranzkoan Teheranera, itzulera Esfahán hiritik.
- Barruko hegaldiak: Teheran- Ardabil eta Kermanshah- Teheran.
- Iranen sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Ibilbide guztian autobus pribatuko garraioa (aire girotua).
- Bertako ibilgailuetako garraioa Palangan hiriko bisitak egiteko.
- Turista- mailako hoteletako egonaldia, lo egitea eta gosaria barne, birentzako geletan eta bainugela pribatuarekin (20 gau).
- Kaleybar eta Abianeh hirietan, hotel xumeetako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan bainugela pribatuarekin eta gosaria barne (2 gau).
- Ardabilen, oinarrizko ostatua, birentzako geletan bainugela pribatuarekin eta gosaria barne (gau 1).
- Nosratabaden, gustehouse xume batean egonaldia, birentzako geletan bainugelarekin, eta afaria eta gosaria barne (gau 1).
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Irango bertako gidaria.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- Museo, monumentu eta aukerako jardueretarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 26 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: ira. 3 / urr. 2 / urr. 7.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu Bilbotik irteteko edo Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.
Prezioa : 3.150 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.