Foto Ginea Bissau Bijagos  artxipelagoa,  paradisu naturala

Abenduko zubia
Ginea Bissau
Bijagos
artxipelagoa,
paradisu naturala

Ginea Bissau
Bijagos
artxipelagoa,
paradisu naturala

Ginea Bissau herrialde txiki bat da, Afrikako geografia zabal-zabalean ia-ia ikusi egiten ez den herrialde zoragarri bat, bidaiatzea atsegin dutenentzat parekorik ez duena. Biztanle gutxi ditu, eta bertan bizi direnak lasai-lasai bizi dira asko aldatu ez diren edertasun handiko paisaia ederrez inguraturik. Bertan dago, baita ere, gure bidaia honen helburua den Bijagos artxipelagoa, herrialde bat beste herrialde baten barruan.

Bissau hiriburuan txalupa hartu eta Bijagos uhartetara joko dugu, naturaren aldetik edertasun handikoa eta, itsasoaren barrera naturalari esker, kultura, ohiturak eta bizimodua ondo gorde dituena. Kultu eta naturaren aldetiko ondare handia topatuko dugu bertan: sabana, basoak, mangladiak, hondartzak… bijagos etniaren lurraldea, antzinako sinesmen animistei eta kultura matriarkalari ondo eutsi diena.

UNESCOk “Biosferaren Erreserba” izendatu zuen Bijagos artxipelagoa, Mendebaldeko Afrikako faunaren babesleku nagusi hau. Fauna horren barruan, espezie arraro edo bitxi batzuk (ur gozo eta gaziko hipopotamoa, esaterako) eta ohikoagoak diren beste batzuk (dortokak, krokodiloak…) daude, inguruan zeiba-baso ederrak eta lasai-lasai bizi diren pertsonen herrixkak dituztela.

Ibilbidea

Bissaurainoko hegaldia –P.N. Orango –Eticoga –Canogo –P.N. Joao Vieira –Poilao –Uno –Soga –Anguruma –Bubaque –Bolama –Bissau

Zenbait datu interesgarri

Bidaia hau ezberdina da, eta hainbat irla edo uharte bisitatuko ditugunez, nabigatu egin beharko dugu. Ohiko autobus txiki edo 4x4 motako ibilgailuaren odez, motordun txalupa bat erabiliko dugu garraiobide legez. Motordun txalupa pribatuak eta salbamendu-jakak prest egongo dira itsas zabalean eta artxipelagoko kanal estu eta bihurrien artean nabigatzeko. Zorionez, uharte gehienetan ez dago errepiderik, hori dela eta, oinezko irteera batzuk egingo ditugu. Hoteletan eta campement-etan egingo dugu lo. Gau bat kanpatuta emango dugu Poilaoko hondartzetan. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Bissaurainoko hegaldi erregularra, joan etorria.
    - Guinea Bissaura sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Bijagos artxipelagoan nabigatzeko txalupa pribatua.
    - Hotel eta campement- etako ostatua (lo egitea eta gosaria), Bissaun, Bubaquen eta Orangon.
    - Pentsio osoa (edariak izan ezik) bidaiaren 2. egunetik 7. egunera bitartean.
    - Gau bat kanpatuta Poliao uhartean (pentsio osoa).
    - Parke nazionaletarako sarrerak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Tokiko gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako  sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 9 egun

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: azaroaren 30etik abenduaren 8ra.

Irteerak: MAD eta BCNtik.

Prezioa : 2.580 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Ginea Bissau
Bijagos artxipelagoa, paradisu naturala
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT