Gogorra, babesgabea, ia-ia irreala. Eta hori gutxi ez balitz, desagertzera zigortua, herria bitan zatitzen duen arrakala batek Afrikako adarretik erauzten duela. Horrelakoa da Djibouti: muturretako lurraldea: muturreko edertasuna duen geologiaren gutizia honetan afar eta issa etniakoak bizi dira, gutxien ezagutzen diren etnietako bi, ezezagunenak agian, baina oso basatiak, eta ohitura zaharrei eta ezaugarri nomadei ondo eutsi dietenak eremu lehor eta antzu horietan. Abbe eta Assal lakuetako koloreak eta irudi irrealak… beste planeta bateko paisaien itxurakoak. Tximiniak karedunak, munduko lakurik gatzdunena, Rift faila, Ardobouka sumendi gaztea, Tadjourako koral ikusgarriak, Goubeteko badia... natura gordin-gordina. Ongi etorriak Martera!
• Djibouti, Itsaso Gorriaren ertzeko hiri bitxia • Abbe lakua, Rift haraneko haustura • Assal lakua: laba solidoak eta gatzagetako paisaiak, Afrikako sakonunea (150 metro itsas maila azpitik) • Goubet badiako koral-hondoak • Ardokoubako kono bolkanikoak • Day Basoko Parke Nazionala • Abourmako haitzuloetako grabatuak • Bankoualeko mendialdeko herriak: lorategiak, arroilak eta wadiak • Dittilou eta bertako ur-jauzia • Godoriako mangladia eta Obockeko itsasargia • Snorkela eta koralak Tadjourako harea txuriko hondartzan • Tadjourako Golkoan nabigazioa eta bainua marrazo baleen artean.
Djiboutirainoko hegaldia –Abbe lakua –Assal lakua –Goubet-eko badia –Ardokoubako sumendiak –Day Basoko P.N. –Abourmako haitzuloetako grabatuak –Bankouale –Dittilou –Godoria –Obock –Tadjoura –Djibouti
Ohiko bideetatik at geratzen den bidaia da hau, oso interesgarria baina, aldi berean, bizi-bizia eta gogorra, batez ere azpiegituren falta eta paisaiaren lehortasunagatik. Herriaren distantzia txikiak direla eta aukera izango dugu ibilaldi interesgarriak egiteko. Djiboutirainoko hegaldia, joan-etorria. Ibilbide guztian lur mota guztietako ibilgailuak erabiliko ditugu (4 pertsona ibilgailuko). Hoteletan bi gau eta akanpaleku finkoetan beste sei gau emango ditugu, pentsio osoan. Udako lozaku arina eraman behar da, negua izan arren. Banoako gidaria.
- Djiboutirainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria, Istanbuletik.
- Djiboutin sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak.
- Ibilbide guztiko lur mota guztietako ibilgailuetako garraioa (4 pertsona ibilgailu bakoitzeko).
- Djibouti eta Tadjouran turista- mailako hoteletan egungo dugu lo, gosaria barne.
- Gainontzeko ibilbidean oinarrizko kanpaleku finkoetan lo egingo dugu.
- Pentsio osoa 2. eguneko gosaritik 9. garren eguneko bazkarira arte.
- Bidaia- asegurua.
- Afar eskualdeko gidaria.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 11 egun
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: aza. 3.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Madrilgo eta Bilboko irteerak bezperan izango dira eta Istanbulen gaua pasako dute.
Prezioa : 2.470 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.