Natura benetan maite dutenei begira pentsatutako bidaia: parekorik ez duten parke nazional aberatsak, sumendi ugari, fauna eta landaretza basatiak, baso tropikalak… Costa Ricak turismo ekologikoaren aldeko apustua egin du, eta herrialdeko azpiegiturak eta gune babestuen sarea bertako natura ikusgarriaz gozatzeko aukera zabala ematen duen ereduan oinarritu ditu. Gero bidaiak Panaman jarraitzen du, bere kanalarengatik bakarrik ezagutzen duguna baina eskaintzen digun guztiagatik aho bete hortz utziko gaituen herria. Karibeko erritmoak eta paisaiak Bocas del Toro artxipelagoan eta Bastimentos uharteko Parke Nazionalean: hondartzak, kokondoak, izurdeak, kolore askotako igeltxoak… eta itsasoko uren edertasuna, itsasoaren hondoak, arrainak, koralak… eta jendeak. Panamako hiri zaharrak bere historia erakusten digu hondakinetan, auzo kolonialean… eta, Panama modernoak munduari begiratzen dio: finantza-zentroa, kanala. Bidearen amaieran, Kuna Yala, San Blas artxipelagoa: kuna indioen lurraldea, itsaso esmeralda eta hutsik dauden uharteak.
• Manuel Antonio P.N. • Monteverdeko baso euritsua • Rincon de la Vieja P.N. • Arenal sumendia • Tortuguero P.N.ko dortoken errutea • Cahuita P.N. • Atlantikoko kostaldearen zapore afro-karibetarra • Bocas del Toro artxipelagoa • Colon uhartea • Bastimentos uharteko Itsas Parkea • Panama Hiria, hondakinak, auzo koloniala eta kanala • San Blas/Kuna Yala artxipelagoa • Iguana uhartea eta Perro uhartea.
San Joserainoko hegaldia –Manuel Antonio –Monteverde P.N. –Rincon de la Vieja P.N. –Arenal sumendia –Tortuguero –Puerto Viejo Limon –Cahuita P.N. –Bocas del Toro artxipelagoa –Colon uhartea –Panama Hiria –San Blas/Kuna Yala artxipelagoa –Iguana uhartea –Panama Hiria.
Costa Ricako hainbat parke nazional oinez bisitatzeko ibilbide aktiboa, Panaman itsas txangoekin konbinatuta. Autobus pribatu txiki bat (aire girotuarekin) ibilbide guztirako eta 4x4 motako ibilgailuak Panama Hiria-Carti-Panama Hiria tarterako. Tortugueroko kanaletatik nabigatzeko arraun-batelak eta motordun boteak. Colon uhartera eta Iguana uhartera iristeko batelak. Barruko hegaldia: Colon uhartea-Panama Hiria. Hotel eta lodgeetako egonaldia, birentzako geletan (lo egitea eta gosaria). San Blasen, bi, hiru edo laurentzako oinarrizko borda arruntak (pentsio osoa). Banoako gidaria.
- San Joserainoko hegaldi erregularra eta itzulera Panama Hiritik.
- Barruko hegaldia: Colon uhartea- Panama Hiria.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatu txiki bateko garraioa (aire girotuarekin) ibilbide guztirako.
- Panama Hiria- Carti- Panama Hiria tarterako 4x4 motako ibilgailuak.
- Tortugueroko kaneletako lehen bisitarako kanoak.
- Tortugueroko kanaletako bigarren bisitarako motordun botea.
- Tortugueroko dortoken errutea ikusteko txangoa.
- Almirante- Colon uhartea tarterako txalupa publikoa.
- Carti- Iguana uhartea- Carti tarterako txalupa pribatua.
- Turista motako hotel eta lodgeetako egonaldia, birentzako geletan (lo egitea eta gosaria).
- San Blas artxipelagoko egonaldiko pentsio osoa (bigarren eguneko bazkarira arte barne) eta txangoak.
- San Blasen, bi, hiru edo laurentzako oinarrizko borda arruntetan lo egitea (bainugelarekin eta bainugelarik gabe).
- Parke nazionaletarako sarrerak: Poás sumendia, Manuel Antonio, Monteverde, Rincon de la Vieja, Arenaleko Behatokia, Tortuguero, Cahuita eta San Blas artxipelagoa.
- Panamako Kanalaren Miraflores esklusarako sarrera.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden parke nazionaletarako sarrerak.
- Parke nazionaletako jarduerak.
- Mugetako tasak (10 USA dolar inguru).
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 20 egun
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: uzt. 6 / abu. 3 / ira. 7.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Oharra : Kontsultatu beste irteera puntu batzuk.
Prezioa : 3.250 € + aire tasak*
Gehigarria : abu. 180 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.