ENNEDIko lautada: Txadeko ipar-ekialdean, Saharako txoko ezezagun baten erdian, oso bakartua, baina guztiz ikusgarria.
Historiaurretik hona ia ukitu gabe dauden hainbat altxor eskaintzen dizkigu bere hainbat txoko ikusgarritan: haitzuloetako artelan zoragarriak, arroila sakonak, putzuak... Baita ere hareazko dunak, oasi freskoak, harkaitzetan landutako harrizko arkuak... Iparralderago, urruti baina harrigarriak diren Niola Doako grabatuak bisitatuko ditugu. Handik, gazi eta gozoko hainbat urmaelek eta lakuek urrutiko Ounianga Kebir zabalera eramango gaituzte.
Zoritxarrez joan den mendearen 40ko hamarkadan ikusi zen azken aldiz Saharako lehoia Archeiko putzuan. Garai batean karabanetako gameluak ere hurbiltzen ziren egun Saharan bizi diren “Niloko krokodiloaren" azken bizilekuetakoa den putzu horretara.
Eskualdeko paisaia naturalei gizakien paisaia gehitu behar zaie. Bertan bizi dira tubu etniako gizon eta emakume gogorrak, seguruen lurralde horretako muturreko bizi-baldintzetan bizi eta irauteko gai diren gizakume bakarrak.
Zalantzarik gabe, bidaia zoragarri honek aparteko zaporea utziko du bidaiariaren baitan, Saharan egin daitekeen ibilbiderik onenetakoa eta osatuenetakoa baita.
Djamenarainoko hegaldia –Ab Touyou –Bitkine –Mongo –Oum Hadjer –Abeche –Kalait –Terkei –Deli –Tokou –Archei –Bachikele –Bashike –Abaike –Fada –Way –Mourdi –Diona –Niola Doa –Demi –Teguedet –Ounianga Serir –Ounianga Kebir –Edike –Benbeche –Faya –Erg Djourab –Kouba –Salal –Bahr el Ghazal –Moussoro –Djamena.
Ibilbide guztia 4X4 ibilgailuetan egingo dugu. 16 gautan dendak jarriko ditugu basamortuan, gaua emateko (pentsio osoan). Egia esan bidaia honi ezin zaio bete-betean bidaia deitu, azpiegiturarik ez duen urrutiko herrialde bateko eskualde batera egindako abentura handi baten itxura osoa baitu, eta ibilbidean irauteko gauzak guztiak gurekin eraman beharko ditugu, nahitaez.
Ennedi izeneko eskualdean ibilbide batzuk egingo ditugu oinez, inguru horien edertasunaz beste modu batera gozatzeko.
Ibilbide honetan ezustekoen kopurua eta maila handiak izan daitezke, hortaz gomendagarria da era horretako bidaietan esperientzia edukitzea eta, jakina, gerta daitezkeen ezustekoei aurre egiteko adorea. Banoako gidaria.
- Djamenarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- Txaden sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak.
- Djamenan turista motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria).
- Ibilbide guztiko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuetan. Ibilgailu bakoitzean 4 pertsona, gehienez.
- Kanpalekuetako 16 gau (pentsio osoa).
- Sukaldeko eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
- Kanpatzeko banakako kanpin- denda.
- Zirkulaziorako eta kanpatzeko baimen guztiak.
- Ibilbidean adierazitako naturguneetarako sarrera.
- Tubu etniako bertako gidaria.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Herrixka, azoka- areto, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 19 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: aza 1.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 3.780 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.