Foto Saudi Arabia Erresumaren sekretuak deskubritzen

Saudi Arabia
Erresumaren sekretuak deskubritzen

Saudi Arabia
Erresumaren sekretuak deskubritzen

Saudi Arabiak turismoari ateak irekitzea erabaki du. Eta petrolioaren, gameluaren, beduinoaren eta belodun emakumeen iruditik haratago, Saud-en erresumak kontrastez eta kontraesanez betetako herrialde handi batekin harrituko gaitu. Oasi eta basamortu arabiarraren benetako irudiak Madein Saleh-eko antzinako nabateoen hondakinetan edo Diriyah saudi errege-familiaren feudo tradizionalean dauka ispilu (Gizateriaren Ondare biak), eta harkaitz eta hareazko paisaia ikusgarriz osatzen da, hala nola Disah eta Hisma wadiak, edota Al Ahsa izeneko munduko oasirik handienaren altxor naturalak. Eta aurten Medina hiri santua ere deskubrituko dugu.

Paisaiaren kontrapuntua Farasan uharteetako kostaldean aurkituko dugu, eta, batez ere, herrialdearen hegoaldeko mendi garaietan eta harrizko herrietan, non lore gizon-emakume bitxien tribuak bizi diren. Eta Riad erresuma baten bihotza balitz bezala eraikitzen bada, islamaren sorlekua dena, etorkizunari eta modernitateari urrats herabeak ematen dizkiona bere moral puritanoaren esku-balaztarekin, Yidda edo Damman kostaldeko hiriek bere baitan itxitako erresumaren hegal irekiak eta brisa freskoagoa irudikatzen dute, azkenean bidaia ahalbidetzen duena.

Interesguneak

• Riad, eraikin modernoak eta iraganeko gotorlekuak • Diriyah-ko jauregiak, Saud errege familiaren antzinako feudoa eta Gizateriaren Ondarea • Edge of the World edo Azken izkina, munduaren amaiera gure oinetan • Jubbako petroglifoak, Gizateriaren Ondarea • Rajajilgo harrizko zutabeak eta Dumat al Jandal oasia • Al-Ula, aire libreko museoa intsentsuaren ibilbidean • Madein Saleh-eko nabateoen hondakinak, Giza Ondarea • Wadi Disha ederra • Hegra eta wadi Hismako paisaia harritsu eta hareatsuak • Medina, Islamaren bigarren hiri sakratua • Yidda historikoa, Meka debekatura sarbidea • Al Balad auzo historikoa eta VII. mendeko etxeak koralina-arrokez eraikiak • Jizan, baratza saudiarra herriko hegoaldean •  Farasan uharteak, koralezko paradisu galdua Itsaso Gorrian • Abha eta Asir mendiak • Rijal Alma fotogenikoa, Unescoren ondarerako hautagaia • Lore-gizonak • Lajab wadiko arroila • Al Ahsako oasia, munduko handiena eta Giza Ondarea • Al Qarako muino harrigarriak • Dammam, etorkizuneko museoa eta zubia.

Ibilbidea

Riaderainoko hegaldia –Hail –Dumat al Jandal –Tabuk –Al-Ula –Madein Saleh –Medina –Yidda –Jizan –Farasan uharteak –Abha –Oasis Al Ahsa –Dammam.

Zenbait datu interesgarri

Natura eta historia bidaia munduko herrialderik hermetikoenetako batean barrena. Atzerritarren eragin falta horrek jokaera eta janzkera-arauak gordetzera behartzen du, nahiz eta duela urte gutxi bezain zurrunak ez izan. Ibilbidearen zatirik handiena lur orotako ibilgailuetan egingo dugu, autobusez garraituko gara Damam eta Al Ahsa arteko ibilbidean eta Riad-Hail, Yidda-Jizan eta Abha-Dammam barruko hiru hegaldirekin bateratuz. Abiadura Handiko Trena hartuko dugu Medina eta Yidda hirien artean eta Jizan eta Farasan uharteen arteko joan-etorriko ferry bat ere hartu dugu. Eta turista-mailako hoteletan hartuko dugu ostatu, bainu pribatuarekin eta gosariarekin. Azaroan bisitatuko dugu herrialdea, Saudi Arabia bisitatzeko hilabeterik onenetakoa, tenperatura atseginekin egunean zehar, hotzak hainbat gauetan. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Riaderainoko hegaldia eta Dammametik itzulera.
    - Saudi Arabiara sartzeko bisatua.
    - Barruko hegaldiak Riad- Hail, Yidda- Jizan eta Abha- Dammam.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Turista- mailako hoteletan lo egingo dugu, birentzako geletan eta  bainugela pribatuarekin (gosaria barne).
    - Hail- Medina eta Jizan, Farasan uharteak eta Abha hirien arteko ibilbiderako lur orotako ibilgailuetako garraioa.
    - Damman eta Al Ahsa hirien arteko autobus txiki pribatuko garraioa.
    - Abiadura Handiko Trena Medina eta Yidda hirien artean.
    - Jizan eta Farasan uharteen arteko ferrya, joan- etorria.
    - Egun osoko txangoa Riadetik abiatuta Diriyah hiri zaharra eta Edge of The World lekua bisitatzeko.
    - Bidaiaren 4., 5. eta 6. egunetako hamaiketakoak barne.
    - Madein Saleh- eko gune arkeologikoa bisitatzeko sarrerak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak.
    - Aire- tasak.
    - - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren museoak, monumentuak eta gune naturaletako sarrerak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 18 egun

Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: aza. 4.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 5.190 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Saudi Arabia
Erresumaren sekretuak deskubritzen
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT